XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Herr Seibmann aspalditxoan ate ondotik begira zegoela ohartu gabe zeuden.

- Utz iezaiozu Katjari, Ben! - Herr Seibmannek oso haserre gaiztoa zuen. Ezagun zuen.

Beren jezarlekuetara bidali zituen denak.

Gelan isiltasun osoa zegoen.

Ez zen euli baten hotsik ere entzuten eta denak ohartu ziren Anna negarzotinka ari zela.

Diximulatu nahi izan zuen.

Baina ez zuen lortu.

Malkoak masailetatik behera zihoazkion.

Behin eta berriro lehortu eta mukiei tiraka ari zen.

Herr Seibmann Annaren jarlekura zuzendu eta Katjari Reginerekin lekuz alda zedin eskatu zion.

Regineri Annari laguntzen saiatzeko eskatu zion.

Gero izugarrizko sermoia bota zien denei.

Ahapean ari zen hizketan.

Ezagun zuen garrasika aritzea nahiago zukeela.

- Zuetako edonor joan daiteke egun batean beste hiri edo beste eskola batera.

Eta denok arrotz *arrotz: kanpotar sentituko zinatekete han.

Annarena oraindik askoz okerragoa da.

Beste nazio batean hazi da, Polonian, eta hango eskolan polonieraz bakarrik hitzegiten zuen.

Etxean alemanieraz eta polonieraz.

Bere gurasoak Polonian bizi ziren, baina alemaniarrak dira.

Errepublika Federalera etortzeko baimena eskatu zuten eta orain hemen daude.

Beren etxean sentitu nahi dute. Annak ere bai.

Eta zuek bizimodua nahigabetu besterik ez diozue egiten.

Benek bere begiak burumakur zegoen Annarengana zuzendu zituen.

Auskalo Herr Seibmannen hitzak entzuten zituen ala ez.

- Zer egin dezakegu?- galdetu zuen Bernhardek eskolatik irtetean.

- Ezer ere ez - esan zuen Katjak.